XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(2) Hutsuneak bete fonema egokia jarriz

1. Hazten hasi den zuhaitzarentzat astia eskatu du aztiak.

2. Ez zen itsua atzo etorri zen atso hitsa.

3. Gure hezitzaile zoroak hesia jarri zuen ezkerreko sarreran.

4. Utz ezazu bakean hutsik dagoen boltsa hori.

5. Zuri esker egin dugu eskuineko sua.

6. Ahotik bitsa dariola dator; atseden hartzea ez al da funtsezkoa?

7. Lan zailaren zain zegoen lur sail handi hura.

8. Huts eta hits geratzen da itsasaldeko etxea uda bukatzean.

9. Zeruko sainduek guztiz ondo zaintzen omen gaituzte.

10. Zure hatsari kiratsa dario.

(3) Berridatzi akatsak zuzenduz

1. Atzo hil ziren hamar atso.

2. Zuk ez etsi, bihar ez bada etzi lortuko duzu eta.

3. Nire iritziz bestea iritsi da lehenago.

4. Mahatsa jatea oso atsegin zitzaiola esan zuen.

5. Itsasuntzian ibiltzeko ez dago aberatsa izan beharrik.

6. Lotsaz eta hotzez bizitzea ez zaio inori atsegin.

7. Ez da gauza gaitza gatza lortzea.

8. Utz ezak hori hutsik zegok eta.

9. Azeriaren isatsa baino luzeagoa da horren jakinahia.

10. Arduratsua izaten irakatsi genion.

DEKLINABIDEA

(1) Itzuli

1. Ez duzu gurasoenganako (gurasoekiko) errespeturik.

2. Zein kaletan bizi zara?

3. Joan zaitez osaba-izebengana.

4. Zein alabarengana joango zara datozen Gabonetan?

5. Etxeetako leihoak itxita daude.

6. Lehengusuengatik geratu naiz hemen.

7. Gauza asko ikas dezakegu edozeinengandik.

8. Irakasleak ikaslearengandik hurbil egon behar du.

9. Zenbait herritan ez dute argirik.

10. Zein herritaraino iritsi zineten?

(2) Aukeratu

1. herritara

2. gurasoengandik

3. kaletan

4. ardotan/ogitan

5. erruengatik

6. herritako

7 sutara